XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

APOSTOLUAREN MISERIAK

Apostoluaren bizilekua txabola txiki bat zen, eskola, eta 20 bat jesuita eta indiarren bizilekua zena aldi berean. Suaren berotasunez, ehiza edo belarrak janez bizi ziren. Jesuitek indiar hauei lanbide ezberdinak irakasten zizkieten: artzantza, igeltzaritza, arotzlana, Antxietak alpargatagintza ere irakasten zuen. Medikuntza naturista ere praktikatzen zuen Antxietak, indiar gaixoei sendagaiak eta jatorduak ipiniaz.

Indiarrekin izandako harreman hauetaz, poesia ugari idatzi zituen Antxietak.

APOSTOLUAREN GOZAMENA

Brasileko indiar kultura berri batekin topatu zenean, Antxietak ez zuen zalantzarik izan bertako kulturan barneratzeko. Berak aipatzen duen bezala, Brasileko indiarrekin lortu zuen bizitza integratua izan zen bere gozamenik haundiena. Antxietak bertako kultura ezagutzera iritsi zenez, eta humanitateetan nahiz hizkuntzetan egoki jantzia zegoenez tupi (hizkuntza indiarra), portugesa, gaztelera eta latina hitzegiten zituen, europarren eta bertakoen arteko komunikaziorako baliozko pertsona batetan bihurtu zen.

Horrela, hainbat dokumentu, eskutitz, poesia eta antzerki lanen idazlea izan genuen. Pertsonai ezagunekin idazten zen Antxieta, Loyolako Inaziorekin, Portugaleko agintariekin, Felipe II Espainiako Erregearekin e.a.